Turismo SS y Premio Sebastiane

faldonDEFINITIVO_ ESCAPADA__ZINEMALDIA_LGTB_CAST-1

EUSKERA

Donostia Turismoak Zinemaldirako Irtenalditxo berriak aurkezten ditu

Gehiturekin batera egindako lanari esker, aurten Donostiako turismoarentzat inteeres berezikoa den  LGTB kolektiboari zuzendutako Irtenalditxo berria jarriko da.

Donostia, 2013/08/06 Jaialdiak dira Europako Kultur Hiriburu den hiri honetako kultur jarduera   biziaren adierazle handiena. Udaberrian lehen jaialdiak izan diren arren, uda hasierak lehen mailako jaialdien ugaritzea dakar. Jaialdi hauek, bai euren programazioagatik eta baita oihartzunarengatik ere, hiriaren kulturako norako irudia sustatzeko Donostia Turismoak baliatu nahi dituen hitzorduak dira. 2016 urteari begira, berebiziko garrantzia estrategikoa izango du lan-ildo honek.

Donostia Kulturalaren sustapen turistikoa Donostia Turismoaren 2013 urterako Sustapen Planaren bost ardatzerako bati dagokio (Donostia erromantikoarekin, Donostia gastronomikoarekin, Donostia kirolariarekin eta Kongresuetarako Donostiarekin batera). Ardatz honen pean, kultur-baliabideen alderdi turistiko garatzea izango da helburu eta hori horrela, Donostian kultur esperientzia bat bizi nahi duten bisitariak erakartzeko hainbat produktu turistiko eratuko dira. Aurreko hilean Museoetarako Ihesaldiak eta Musika Ihesaldiak abian jarri ziren, eta orain Zinemaldiari lotutako ihesaldiak ere martxan ipini dira.

Zinemaldia Irtenalditxoak

Zinemaldiaren 61. edizioko gala-ekitaldira joateko edo hautatutako pelikula ikusteko aukera ematen duen Zinemaldirako Irtenalditxoaz gain (aurreko urteetan ere eskaini izan da irtenalditxo hau), aurten LGTB kolektiboari (lesbianak, gay-ak, transexualak eta bisexualak) eskainitako irtenalditxo berria eskainiko da. Zineko LGTB Irtenalditxo hau Gehiturekin batera egindako lanari esker izan da posible. Irtenalditxo honek Gehituk Zinemaldia dela-eta antolatzen dituen jarduerak hartzen ditu barne: Sebastiane sariaren banaketa (eta aurten lehendabizikoz emango den Sebastiane latinoren saria) eta Gehituren LGTB Festa.

Ekimen honekin Donostia Turismoak hiriko jarduera turistikoa areagotzeko berebiziko garrantzia duen LGTB kolektiboarentzako eskaintza indartu egiten du. Talde honek geroz eta garrantzia handiagoa du sektore turistikoan, eta datu jakinak ez dauden arren, esperientziak eta joerek erakusten dute gizartearen segmentu honek ahalmen ekonomiko handia duela.

Sebastiane Latino Saria Gehitu elkarteak lesbiana, gay, transexual eta bisexualen balioak eta aldarrikapenak hobekien erakusten dituen aurreko urtean estreinatutako latinoamerikako luzemetraiari ematen dion saria da. Sari hau Sebastiane Sariaren jarraipena da, Gehituk duela 14 urte Zinemaldian sexu- eta genero-aniztasuna hobekien jasotzen dituen produkziorik onenari ematen dion saria. Sebastiane Latino Sariak mugak gainditu eta Zinemaldian aurkeztu ala ez, latinoamerikako pelikula onena sarituko du.

Irtenalditxo hauek eskaini ahal izateko, Zinemaldiaren eta Gehituren elkarlanaz gain, ezinbestekoa izan da ere hiriko hainbat hotelen parte-hartzea: Mercure Monte Igueldo,  Barceló Costa Vasca, Palacio de Aiete, Silken Amara Plaza, Hotel Avenida, Hotel La Galería eta Hotel Eceiza.

Zinemaldia Irtenalditxoak:

(165€tik aurrera, aukeratutako ostatuaren arabera)

  • Donostiako Zinemaldiko 61. edizioko Galara edo aukeratutako pelikularako sarrera
  • Bi ostatu-gau, gosaria barne.
  • Gelako doako gehigarriak:

– Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioko Programa Ofiziala.
– Zineko Donostia bisita gidatua.
– San Sebastián Card, hiriko txartela turistikoa.

Donostiari eta Gipuzkoari buruzko informazioa duen Welcome pack-a

LGTB-Zinemaldia Irtenalditxoa

(177€tik aurrera, aukeratutako ostatuaren arabera)

  • Bi ostatu-gau, gosaria barne
  • Ostirala  27: Kursaal Kongresu-Jauregian sail ofizialeko bi film ikusteko sarrerak, arratsaldez eta gauez.

 Sebastiane Sari-Emanaldirako sarrera.

  • Larunbata 28: Gehituren LGTB Festarako sarrera.
  • Gelako doako gehigarriak:

– Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioko Programa Ofiziala.
– Zineko Donostia bisita gidatua.
– San Sebastián Card, hiriko txartela turistikoa.

Donostiari eta Gipuzkoari buruzko informazioa duen Welcome pack-a
Informazio gehiago eta erreserbak: www.sansebastianreservas.com
Para más información/Informazio gehiago: Libe Otegui. Komunikazioa eta prentsa. Donostia Turismoa.
Tel: 943 48 19 35 / 686 644 632; helbide elektronikoa: libe_otegui@donostia.org. Boulevard 8, Donostia 20003

—————————————————————————————

CASTELLANO

San Sebastián se promociona como destino cultural LGTB a través del Festival de Cine

Dos galardones a películas LGTB y una intensa colaboración con la asociación Gehitu aportan un plus a la Capital Europea de la Cultura 2016

Donostia / San Sebastián 06/08/2013 San Sebastián tiene una intensa actividad cultural que le ha servido para ganar la Capitalidad Europea de la Cultura  2016. A su claro interés cultural se le suma también una sinergia con los derechos de lesbianas, gais, transexuales y bisexuales que se han conformado con un trabajo continuo con la asociación LGTB Gehitu.

Fruto de este entendimiento, dentro de los paquetes vacaciones que oferta San Sebastián Turismo con motivo del Festival de Cine se van a lanzar unas escapadas especialmente dirigidas al colectivo LGTB. La elaboración de estas Escapadas LGTB-Festival de Cine incluyen las  actividades que Gehitu organiza en el marco del Zinemaldia: la entrega los premios Sebastiane y la entrada a la Fiesta LGTB Gehitu.

El Premio Sebastiane Latino es un galardón otorgado por la asociación Gehitu al largometraje latinoamericano estrenado el año anterior que mejor represente la defensa de las reivindicaciones y valores de lesbianas, gays, transexuales y bisexuales.

Este premio surge como una prolongación del Premio Sebastiane, un galardón que desde hace 14 años otorga Gehitu como reconocimiento a la producción que mejor refleja la diversidad sexual y de género en las diversas secciones del Festival de San Sebastián. En cambio, el Sebastiane Latino traspasa estas fronteras y premiará la mejor cinta latinoamericana, haya sido proyectada en el festival o no.

Además de la colaboración y labor conjunta con festival de Cine de San Sebastián y Gehitu, la promoción de estas escapadas es posible gracias a la participación de numerosos hoteles de la ciudad: Mercure Monte Igueldo,  Barceló Costa Vasca, Palacio de Aiete, Silken Amara Plaza, Hotel Avenida, Hotel La Galería y Hotel Eceiza.

Escapadas Festival de Cine

(desde 165 €, el precio final depende del alojamiento elegido)

  • Entrada a la Gala o proyección elegida de la 61 Edición del Festival de Cine de San Sebastián.
  • 2 noches de alojamiento y desayuno.
  • Extras gratuitos por habitación:

– Programa Oficial del 61 Festival de cine -Zinemaldia.
– Visita Guiada San Sebastián de Cine.
– San Sebastián Card, tarjeta turística de la ciudad.

– Welcome pack con información turística de San Sebastián y Gipuzkoa.

Escapadas LGTB-Festival de Cine

(desde 177 €, el precio final depende del alojamiento elegido)

  • 2 noches de alojamiento y desayuno
  • Viernes 27: Entradas para disfrutar de 2 películas de la sección oficial a concurso en el Palacio de Congresos Kursaal. Tarde y Noche.

       Acceso a la entrega del ‘Premio Sebastiane’.

  •  Sábado 28: Entrada a la Fiesta LGTB Gehitu.
  • Extras gratuitos por habitación:

– Programa Oficial del 61 Festival de cine -Zinemaldia.
– Visita Guiada San Sebastián de Cine.
– San Sebastián Card, tarjeta turística de la ciudad.

Welcome pack con información turística de San Sebastián y Gipuzkoa.
Más información y Reservas en www.sansebastianreservas.com
Para más información/Informazio gehiago: Libe Otegui. Komunikazioa eta prentsa. Donostia Turismoa.
Tel: 943 48 19 35 / 686 644 632; helbide elektronikoa: libe_otegui@donostia.org. Boulevard 8, Donostia 20003

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s