Donostia 2016-eko Zuzendariarekin Elkarrisketa

Donostia / San Sebastián 2016 – Europako Kultur Hriburuko zuzendaria, Pablo Berastegui, eta Sebastiane saria elkarrekin egon ziren. Donostiako suhiltzaile-kuartel zaharrean  jaso gintuen, orain leku honetan bere egoitza dago. Beste Europako Kultur Hiriburua Poloniako Wroklaw hiria izango da.

Pablo 20 (2)
Pablo Berastegui recibe al Premio Sebastiane.

Zein izango da Donostiako kultura hiriburutzak zineari buruz izango duen ikuspegia? Zein uste duzu izango dela 2016ak zinema alorrean utziko duen ondorioa?

Hirian, eta horrenbestez gure proiektuan, presentzia oso garrantzitsua duen adierazpen bat da zinema. Baina honek programazioko tipologia zehatzak lantzen ez dituenez, ikus-entzunezkoen alorrak translazio bat izango du proiektuaren oinarri diren “Faroak” gauzatzeko gaien bidez.

Gainera, aztertzeko dugun era horrekin gai horretan inplikatuta dauden gainerako eragileekin arituko gara lankidetzan:  Zinemaldia, Tabakalera, Euskal Filmoteka eta Donostia Kultura.

Horren guztiaren ondoren ondorio formalak geratuko zaizkigu, adibidez KALEBEGIAK, koru-film bat da eta Donostiari buruzko ikuspegi bat azalduko digu. Ekoizpen honetan 12 zinemagile izango dira parte hartuko dutenak: ospe handiko zuzendariak, egiaztatutako ibilbidea egin duten profesionalak eta hasi berriak. Ekoizpena 2016an estreinatuko da Donostiako Zinemaldian. Ikuspegi berri horren helburu nagusia bertako zinema-ekoizpena suspertzea izango da proiektuaren arima moduan, ikus-entzunezkoen prestakuntzan eta ekoizpenean espezializatuta dagoen Larrotxene Kultura Zentroarekin batera.

Lankidetza horien emaitza izango den beste proiektu bat IKUSMIRA BERRIAK izango da. Gure izateko erari atxikita dago kultura hiriburutzaren proiektu moduan. Ikus-entzunezkoak sortzeko (prestakuntza, ekoizpena eta erakustaldia) eta esperimentatzeko gune bat da, eta ahots berriek edo begirada berriek lurraldearekin lotura izango duten lan berriak ekoizteko aukera izango dute.

Impulsores Kalebegiak
Impulsores Kalebegiak

Nolakoa da 2016aren eta Zinemaldiaren arteko harremana? elkar-ulertze horren zer-nolako emaitzak ikusiko dira 2016ko edizioan?

Kultura Hiriburutzak Zinemaldiarekin duen harremana oso estua da. Antolakuntza mailan, baina baita maila pertsonalean ere. Alde horretatik Zinemaldiko taldea eta zuzendaria oso harkorrak dira eta beti izan dira Kultura Hiriburutzaren proiektua babestu dutenak.

Horren programazioarekin eta gure balioekin zerikusia duten ildoetan jarduten dugu lankidetzan. Horren programazioaren barruan jarduera zehatz batzuetara mugatzen da, adibidez zikloetara. Kultur Hiriburutzaren proiektuan kezkak sortzen dizkiguten gaiak zinemaren bidez jorratzeko aukera emango diguten zikloak bilatu nahi ditugu, aurten egiten ari garen eta aurreko urteetan egin den moduan.

Zinema Eskolen Topaketa ere babesten dugu. Aparteko ekimen bat iruditzen zaigu, gure ildo pedagogikoarekin zerikusi handia duena: publiko berrietara irekitzea eta elkar ulertzea bultzatzea. Topaketa honekin lortzen duguna da etorkizunean zinemagile izango diren pertsona fisikoak hemen elkartzea, elkarrekin lan egitea eta partekatzea. Donostian izango duten harremanaren ondoren hobeto lan egiteko eta elkarren artean hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

Encuentros Escuelas de Cine 2014. Festival de San Sebastián
Encuentros Escuelas de Cine 2014. Festival de San Sebastián

Europar Batasuneko Media Programaren barruko proiektuetan ere Zinemaldiarekin batera ari gara lanean. Kultur Hiriburutzaren ildoan txertatua dago eta Europako esparruko lankidetzarekin eta entzule berrien garapenarekin du lotura. Jarduerekin 2015ean hasiko gara eta proposamen berezi bat ere egingo dugu 2016rako.

Horrela bada, ahal den alor guztietan aritu nahi dugu lanean, beti ere kultura hiriburutzaren balioekin eta hainbat premisarekin zerikusirik badute.

Nola bideratuko du 2016 Kultura Hiriburutzak gutxiengoei laguntzea eta desberdinekiko errespetua.

Hori, nola ez, oso garrantzitsua da guretzat. Pentsatzen dugu bizikidetasuna posible dela pertsona desberdinen artean zentzu guztietan: desberdin pentsatzen duen jendea, desberdinak direnak, portaera desberdinak dituztenak, leku desberdinetakoak direnak edo sexualitate desberdina dutenak.  Nolabait esateko, bestea ezagutzea bultzatu nahi dugu, ezagutzaren bidez enpatia garatu ahal izateko, eta enpatia horren bidez errespetua eta askoz ere inklusiboagoa izango den gizartea, askoz ere solidarioagoa, desberdinen arteko bizikidetza harmoniatsuagoa izan dadin. Hori da proiektuaren funtsa, eta nola ez, zerikusi handia du gure lanean ditugun kezka horietako batzuekin.

GENERICA_1240

Nola bideratuko du hori Donostia 2016ak bere programazioaren barruan? Badakizu beste kultura hiriburutzak 2016an, Wroclaw Polonian, kolektibo honen eskubideak babestuko dituen?

Dakizuen bezala ugariak dira ematen diren egoerak. Europar Batasunak ez ditu politika guztiak bateratuta. Estatu bakoitza soberanoa da oso garrantzitsuak diren erabakietan, eta emigrazioaren eta aniztasunen tratamenduaren gaiekin dute zerikusia, sexu aniztasunarekin adibidez.

Ez ditut ezagutzen herrialde horietako bakoitzeko xehetasunak, baina badakit guretzat gai horiek funtsezko kezkak direla eta gure proiektu honen sustraietan daudela. Pentsatzen dut, ordea, hori ez dela horrela izango, gurekin batera 2016ko Europako Kultura Hiriburutzaren titulua izango duen hiriburutzaren proiektuan. Gu, noski, guztiz errespetutsuak gara horren hiriburutzaren proiektuarekin, dituzten kezkak eta antolatzeko duten modua kontuan hartzen dituelako, eta ez luke inolako zentzurik izango haiek gure proiektuan nahastea eta ez gu haienean sartzea, nola antolatu behar dugun esateko eta guk haiek nola egin behar duten esateko. Topaketak landu behar ditugu gure artean, baina ez dut uste esparru hori izango denik lankidetza bultzatzeko gunerik egokiena.

Bask_jaialdia_1240
Festival vasco en Wroklaw

Sebastiane Sariak kultura eta errespetu eta tolerantziako balioak batzen ditu, 2016ak egiten duen bezalaxe. Zer ekarpen egin diezaioke sari horrek Donostia 2016ri?

Sexu-aniztasuna generoaren gaietatik barrena lantzen ari gara, eta horiek azpimarratu egin nahi ditugu gure jardueren barruan. Ez diegu garrantzia berezirik eman nahi egoera normalizatuagoa dela iruditzen zaigulako, nahiz eta pentsatu hobetu daitekeena dela hainbat alderditan eta kolektiboaren ikusgaitasuna oso garrantzitsua dela.

Zinemaldia hiriak kanpo aldera duen protagonismo handiaren une bat da eta Sebastiane Sariak horren barruan funtsezko zeregina izatea oso garrantzitsua da. Sariak ikusgaitasun handia emango dio kolektiboari lehiaketan eta oso egokia iruditzen zaigu. Horixe da hain zuzen ere 2016 Kultura Hiriburutzari egiten diozuen ekarpena, aniztasun guztiak integratzearen alde eta aniztasunari berari diogun errespetutik lantzen ari garen ildo honetatik.

Pablo 18 (2)
Pablo Berastegui y el Premio Sebastiane

Azalduko dizkiguzu zinema alorrean dituzun gustuak, zein den LGTBI filmik gustukoena, gogoko duzun beste filmen bat, aktore gogokoenak…

Begira, niretzat LGTBI filmik gustukoena hiesaren gaia aztertzen zuen dokumental bat izan zen, “We were here” (Hemen izan ginen). San Frantziskoko gay komunitatea erakusten digu urterik gogorrenetan eta komunitate horretako herritar gehienak hiltzen ari ziren garai horietan nola antolatu zen ikusten da. Ikusi ez duen orori gomendatzen diodan dokumental bat da. Agian garai hartan ez ginen behar bezala jabetzen, baina garbi azaltzen digu nola egin zitzaion aurre izurrite bati eta nola ezagutu zen aurre nola egin behar zitzaion inork ez zekien gaixotasun bati. Gainera, guztiz baliagarria da pertsonen artean sortu zen solidaritateaz jabetzeko. Horren pasarte batzuk oraindik oilo-ipurdia jartzen didate gogoratzen ditudanean.

Nire filmik gogokoena, esango nizuke, egunaren eta orduaren arabera, bat edo bestea dela. Asko gustatu zitzaidan bat etorri zait orain burura, “Gizon baten isiltasuna” (Le Samourai), Jean Pierre Melvillerena, musika zoragarria du benetan eta protagonistak Citroën Tiburón auto bat gidatzen du, nire autorik gogokoena.

Gogoko dudan aktore edo zuzendaririk ez dut. Ez naiz fetixista, ez dut gehiago gustatzen zaidan bat edo beste, horietako batzuk gogokoago ditut lan batzuetan besteetan baino. Zuzendarien artean, baditut, nire bizitzaren etapa desberdinetan gehiago jarraitu ditudan batzuk. Gogoratzen dut garai batean Jim Jarmusch-ek egiten zuen guztia nuela gogoko, baina gero alde batera utzi nuen hori ere. Wong Kar-wai ere gustukoa dut. Iruditzen zait hori aldikako gauza dela, pertsona gisa eboluzionatu egiten duzulako eta filmografia batzuk gogokoago dituzulako besteak baino. Ang Lee gogoko izan dut azken aldi hauetan.

Gehiago irakurri:

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren webgune ofiziala: http://www.dss2016.eu/eu/

Tabakalera:  http://www.tabakalera.eu/es/

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s