XVI Sebastiane Saria – Hautagaiak

Aurten Sebastiane Sariak bere 16. edizioa Zinemaldian parte hartzen ospatzen du; hamasei urte LGTB kolektiboaren errealitateak, askatasunak, eta aurrerapen sozialak hobeto islatzen duen ekoizpena saritzen. Epaimahaia Gehituko kideak osatuko dute, eta lehendakaria Nizako In&Out festibalaren arte zuzendaria den Benoît Arnulf izango da.

Bestalde, Sebastiane Sariaren edizio honetan beste bi jarduera gehiago antolatu dira Donostiar lehiaketa honetan:

  • Sebastiane Latino Sariaren ematea. Irailaren 20an, Marco Berger zuzendari argentinarra saritua izango da “Mariposa” lanarengatik.
  • Latinoamerikako eta Europako LGTB Jaialdien zuzendarien topaketa” irailaren 14 eta 26 bitartean. Bertan egongo dira Espainiako zuzendari ia gehienak eta Frantziatik eta Latinoamerikatik etorritakoak. Topaketa honek bi kontinenteen arteko zubiak luzatu nahi ditu, eta mota honetako jaialdien errealitateari buruzko hausnarketa marko bezala balio izatea.

WEB hautagaiak

2015ko Irailaren 25an, arratsaldeko 19.00tan, Kur galerian emango den 16. Sebastiane saria lortzeko hautagaiak hauexek dira:

EL REY DE LA HABANA

Sail Ofiziala Zuzendaria: Agustí Villaronga Herrialdia: España – Rep. Dominicana

Agustí Villaronga
Agustí Villaronga

Agustí Villarongak Pedro Juan Gutiérrezen izen bereko eleberria egokitu du. Zentzategi batetik alde egin ostean, Habanako kaleetan bizirauten saiatuko da Reinaldo, Kubako gizartearen hamarkada txarrenetako batean; 90ekoan. Noragabeko ibilaldi horretan, itxaropenak, desengainuak, rona, umore ona eta, batez ere, gosea izango ditu bidelagun, harik eta, bera bezala, bizirauten saiatzen ari diren Magda eta Yunisleidy ezagutzen dituen arte. Bataren eta bestearen besoetan, inguruko miseria material eta moralaz ahazten saiatuko da, amodioa, pasioa, samurtasuna eta sexurik lotsagabeena muturrera eramanda. El_rey_de_La_Habana_Foto_película_7812

FREEHELD

Sail Ofiziala Zuzendaria: Peter Sollett Herrialdia: EEUU

Peter Sollet
Peter Sollet

Julianne Moore, Ellen Page, Michael Shannon, Steve Carell eta Josh Charles dira benetako gertaera batean oinarritutako film honen protagonistak. Laurel Hester-en eta Stacie André-ren arteko amodio-istorioa eta justizia lortzeko borroka. New Jerseyko polizia-kide ohoratu bati, Laureli, minbizia diagnostikatu diote, eta bere izatezko bikote Stacieri utzi nahi dio urtetan irabazitako pentsioa. Baina konderriko legegileek ez dute begi onez ikusten bikote homosexuala, eta haiei aurka egiteko konspiratuko dute. Dane Wells detektibeak eta Steven Goldstein aktibistak bikotearekin bat egin, eta hala polizia-kideak nola herritar arruntak bilduko dituzte berdintasunaren aldeko borrokan. Freeheld_Foto_película_8557

BARASH

Zuzendari Berriak Zuzendaria: Michal Vinik Herrialdia: Israel

Michal Vinik
Michal Vinik

Hamazazpi urteko Naama Barash nerabeak izugarri maite ditu alkohola, drogak eta lagun taldearekin irtetea. Etxetik alde egin nahi du; gurasoak eztabaidan dira beti, eta ejertzitoan sartu den ahizpa menderakaitza desagertu egin da halako batean. Institutura neska berri bat iristen denean, Barash lehenengo aldiz maiteminduko da, eta esperientzia horren indarrak nahastu egingo du, baina, aldi berean, zentzu berri bat emango dio bere bizitzari. Barash_Foto_película_7994

EL CLUB

Horizontes Latinos Zuzendaria: Pablo Larraín Herrialdia: Chile

Pablo Larrain
Pablo Larrain

Pablo Larraínek Epaimahaiaren sari Nagusiaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Berlineko azken zinema-jaialdian film honekin. Lau gizon batera bizi dira, kostako herri txiki bateko etxe isolatu batean. Iraganean egin zituzten bekatuak garbitzeko bidali dituzte hara. El_club_Foto_película_8220

DESDE ALLÁ

Horizontes Latinos Zuzendaria: Lorenzo Vigas Herrialdia: Venezuela

Lorenzo Vigas
Lorenzo Vigas

Armandok 50 urte ditu; Caracas-eko kaleetan gizon gazteak bilatzen ditu, eta berekin etxera joateko ordaintzen die. Gainera, maiz espiatzen du gizon zaharrago bat ere; dirudienez, iraganeko loturaren batek lotzen ditu biak. Egun batean, Elder ezagutuko du. Hamazazpi urteko gazte bat da, malandro-talde baten buruzagia. Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatutako filma. Desde_allá_Foto_película_8263

TE PROMETO ANARQUÍA

Horizontes Latinos Zuzendaria: Julio Hernández Cordón Herrialdia: Mexico – Alemania

Te_prometo_anarquía_Foto_director_8515
Julio Hernandez

Julio Hernández Cordónen film berria Locarnoko zinema-jaialdiko lehiaketarako hautatu dute. Miguelek eta Johnnyk txikitatik ezagutzen dute elkar. Patinatzen eta ondo pasatzen ematen dute denbora. Diru erraza lortzeko eta patinatzen jarraitzeko, beren odola salduko diote kontaktu klandestino bati. Jarduera hori negozio bihurtuko da, tratu garrantzitsu bat haiek uste ez bezala ateratzen den arte. Te_prometo_anarquía_Foto_película_8528

MARIPOSA

Zabaltegi Zuzendaria: Marco Berger Herrialdia: Argentina

Marco Berger
Marco Berger

Tximeleta baten hegal-astintzeak bi errealitate paralelotan zatituko du Rominaren eta Germánen unibertsoa: haietako batean, ezkutuan elkar desio duten neba-arrebak bezala haziko dira; bestean, berriz, adiskidetasun bitxi bat duten bi gazte izango dira. 2015eko Sebastiane Latino sariaren irabazlea. Mariposa_Foto_película_8203

Lehiatik kanpo:

PARADE

Japoniako zinema independente berria 2000-2015  Zuzendaria: Isao Yukisada Herrialde: Japan Urte: 2009 Berlineko zinema-jaialdian aurkeztutako film hau lau pisukideri buruzko azterketa zorrotz bat da. Haien bizitzak errutinazkoa eta lasaia dirudi, harik eta bosgarren bat iritsi, eta bizi diren sistemaren hauskortasuna agerian uzten duen arte. Nor da etxeko bosgarren pisukidea? Bera ote da auzoan dabilen serie-hiltzailea? Parade__Film_picture_8154

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s