Peter Sollett-en FREEHELD filma 2015 SARIA SEBASTIANE

16. SEBASTIANE saria, Peter Sollett zuzendariaren “FREEHELD” filmari eman dio epaimahaiak. Julianne Moore, Ellen Page, Steve Carrell eta Michael Shannon parte hartzen dute eta benetako gertaera batean oinarritutako filma da: Laurel Hester-en eta Stacie André-ren arteko amodio-istorioa eta justizia lortzeko haien borroka.

web copia

Epaimahaiak filme honi buruz adierazi nahi du: gaixotasunagatik alargun-pentsioa lortzeko borrokan harrapatuta geratzen diren bi emakumeren arteko maitasun-istorio ederra islatzen duen film honek, borroka xume eta partikular batetik abiatuta, Estatu Batuetan berdintasunezko ezkontzari bultzada nabarmena eman zion borroka kontatzen du; berdintasunezko ezkontza, azken batean, giza eskubideentzat eta LGTB pertsonen egiazko berdintasunarentzat urrats nabarmena da denontzat gizarte hobea eta bidezkoago lortzeko.

Hain sarri gizon gay eta bisexualen eskubideen alde lesbianek egin duten borrokaren ondo merezitako aitortza da film hau.

Borroka, elkartasuna, berdintasuna eta konpromisoa bezalako balioak ditu FREEHELDek.

WEB gehitu copia
Halaber, epaimahaiak esker ona adierazi nahi dio Zinemaldiaren Hautaketa Batzordeari aurtengo edizioan hautetsi dituen LGTB filmak direla-eta.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s