JOSE LUIS REBORDINOS, 2016ko ZILARREZKO GEHITU

Gehituk Jose Luis Rebordinosi eta Donostiako Zinemaldiko bere taldeari eman die zilarrezko Gehitu saria.

Gehitu-k, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak Sebastiane Saria sortu zuen. Sebastiane eta Sebastiane Latino epaimahaiak bere boluntarioek osatzen dute eta Zilarrezko Gehitu bere ohore handiena da.

jose luis (gari Garailde)
Jose Luis Rebordinos                                        © Gari Garaialde

LGTBI kolektiboko herritarren oinarrizko eskubideen aldeko borrokan nabarmendu den pertsonari edo erakundeari eskaitzen zaio. Irudia bi artistek sotutako artelana da. Barnealdeko eskultura Àlvaro Ledesmarena da eta eskultura-kutxatila Jesús Tuestarena.

 

Sebastiane sariak Zinemaldiaren hautagaia propasatu zuen eta Gehituko Batzordeak aho batez gainditu zuen Jose Luis Rebordinos-erako eta bere lan-talderako saria ematea.

Honen bidez Gehitu elkarteak eta LGTBI-a taldeak nahi du onarpena ematea, esker ona adieraztea eta nahia ahoskatzea Jose Luis Rebordinos-i eta bere lan taldeari zuzenduta:

Zinemagintzari erakutsi dioten maitasuna eta talde gisa egindako lana ESKERTU NAHIRIK.

Jendeari entzunez egindako kudeaketa-lanaren bidez, zinemara publiko berriak erakartzen, sortzaile berriei laguntzen eta eztabaidagune desberdinak sortzen saiatu dira. Horien artean LGTBI kolektiboena.

Gehituk BERE ESKER ONA adierazi nahi die.

Elkarteak, jaio zen urtean bertan, Sebastiane Saria sortzeko erabakia hartu zuen. Sari horren bidez, Zinemaldiko LGTBI filmik onena saritu nahi izan zuen, baina halaber, bizitzeko eta sentitzeko modu desberdinak islatu nahi zituzten film horiek topatzeko modua erraztu nahi zion jendeari.

Sari honen bidez Donostiako Zinemaldiko zuzendariari gure esker ona adierazi nahi diogu, 2011. urtean iritsi zenez geroztik eskaini digun laguntza eta arretagatik. Jose Luis Rebordinosek, esate baterako, ez du sekula hutsik sari honetara.

BIGARREN ESKER-EMATE BAT Sebastiane Saria osatzen duten eta horretan lan egiten duten Gehituko epaimahaikideei.

Sari hau prestatzeak urtebete osoko borondatezko lan bat eskatzen du. Sarritan, Zinemaldiko taldearekin koordinatuta. Zuen profesionaltasunak, hurbiltasunak eta zintzotasunak errazago egiten dute lan hori.

Era berean, elkarteko boluntarioek argi eta garbi egiaztatu dute hurbiltasun hori eta profesionaltasun hori estimu handitan dituztela Zinemaldira etortzen diren gonbidatuek.

(gorka bravo)
© Gorka Bravo

EGIAZTAPEN BAT, Sebastiane Saria handituz joan da 2011z geroztik, baina betiere, 17 urte hauetan bere nortasun-ezaugarriak galdu gabe: umiltasuna, borondatezko lana eta seriotasuna, betiere festarekin uztartuta.

Duela lau urtetik hona, Zinemaldiaren barruan Sebastiane Latino Saria eman izan dugu, urteko LGTBI film latinorik onena saritzeko. Aurten, Europa – Latinoamerikako LGTBI Zinemaldien 2. Topaketa egingo da.

Hazkunde kontrolatu horretan beti jaso dugu zuen laguntza, animoa eta aholkua. Horiek gabe, ezinezkoa izango zen guretzat horrelakorik egitea.

Sebastiane saria erantzukizun handia da Gehitu bezalako elkarte batentzat, baina komunitatearen gizarte-balio bati, hots, Zinemaldiari laguntzeko modua ere bada, eta zinemaren bitartez LGTBI pertsonak ahalduntzen laguntzeko modu bat ere bai.

elen page jose luis
Ellen Page eta Jose Luis Rebordinos

GURE NAHIA, Jose Luis Rebordinosek eta bere taldeak sortutako askatasun-eremu honek gure Zinemaldiaren nortasun-ezaugarri izaten jarrai dezala.

Gehituk nahi du orain arte bezala jarrai dezala eremu honek, iritzi guztiei eta diskurtso guztiei zabalik eta bestearekiko errespetua bermatuz. Pertsona guztiek bere iritziak askatasun osoz plazaratzeko eremu bat edukitzea zaindu beharreko eskubidea da. Eta Jose Luisek dioen moduan, espero dugu noizbait Sebastiane eta antzeko LGTBI sarien premiarik ez izatea eta soilik zinema on eta aberasgarri bat edukitzea.

WEB gehitu estreno freheld


Zilarrezko Gehitu, 2016ko maiatzeren 6an, arratsaldeko 19:30tan, Principe Zinema-aretoetan emango da, Sebastiane saria lortu zuen Freeheld-en lehen emanaldian zehar

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s