2016ko Sebastiane Latino Sariko Finalistak

foto principal sebastiane latino 2016 (EUSKARAZ) copiaSei film lehiatuko dira IV. Sebastiane Latino saria eskuratzeko

Gehituk ematen du saria, sexu- eta genero-aniztasuna ondoen adierazten dituen filmari aitortza egiteko

Donostia Zinemaldiaren hurrengo edizioan, GEHITU Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak ematen duen Sebastiane Latino sariaren film irabazlea ikusi ahal izango da. Aurreko urtean estreinatutako Latinoamerikako filmen artean, lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen aldarrien eta balioen defentsa ondoen jasotzen duen filmari ematen zaio saria.

Sebastiane Latino sariaren epaimahaia GEHITU elkarteko kideek osatzen dute. Aurten, honako film hauek aukeratu dituzte finalista: Amores urbanos; Mae so ha uma; Nunca vas a estar solo; Rara; Santa y Andrés, eta Uio: sácame a pasear. Finalista hautatu dituzten sei film horietatik, lau emakumezkoek zuzendutakoak dira.

2015ean, Marcos Berger zuzendariaren Mariposa filmak irabazi zuen Sebastiane Latino saria. Argentinako ekoizpen hori Zabaltegirako hautatu zuten, Berlinaleko Panorama sailetik igaro eta gero. Iaz, transexualitatea izan zen gehien landutako gaia; aurten, aldiz, nerabeen ikuspuntua da nagusi.

Aurtengoa sari honen laugarren edizioa izango da. Berretsi egiten da, horrela, Donostia Zinemaldian Latinoamerikako zinemari ematen zaion babesa, Zinemaldiak Latinoamerikako ekoizpena babestea izan baitu beti ezaugarri nagusietako bat. Zinemaldiaren hurrengo edizioan, film irabazleari saria banatzeaz gain (18an jakinaraziko da zein den irabazlea), Iberoamerikako LGBT Zinema Jaialdien 2. Topaketa egingo da.

00_4AMORES-URBANOS

AMORES URBANOS, Vera Egito (Brasil)

Amores Urbanos komedia dramatiko bat da. São Paulon eraikin berean bizi diren hiru lagunen istorioa kontatzen du. Julia, Diego eta Micaela gazteak antiheroiak dira, eta umorez eta nortasun handiz gainditzen dituzte amodiozko eta lan-munduko zorigaitzak.


01_2MÃE-SÓ-HÁ-UMA

MÃE SÓ HÁ UMA, Anna Muylaert (Brasil)

Pierrek (Felipe izenez ere ezaguna) ume lapurtua dela jakin berri du; orain arte amatzat izan duen emakumeak lapurtua, hain zuzen. Orain, amaren ekintzen ondorioei aurre egin beharko die, baita bere familia biologikoari ere.


02_1NUNCA_VAS_A_

NUNCA VAS A ESTAR SOLO, Alex Anwandter (Txile)

Juan maniki-fabrika bateko administrari lotsatia da. Bere seme nerabe gayak jasan duen eraso bortitzaren ondoren, Juanek borroka egin beharko du, semearen medikuen gastuak ordaintzeko eta fabrikako nagusiaren bazkide bihurtuko duen azken saiakera egiteko. Irteerarik gabeko kale itsuek eta espero gabeko traizioek ikusaraziko diotenez, berak ustez ezagutzen zuen mundua prest dago beraren aurka ere bortizkeriaz jokatzeko. Juanek hutsegite asko egin ditu jadanik, baina bere semea oraindik salba daiteke.


05_1RARA

RARA, Pepa San Martín (Txile)

Epaile txiletar baten istorioak inspiratutako kontakizun bat: lesbiana izateagatik, alaben zaintza kendu zioten. Istorioa alaba nagusiaren, 13 urteko Sararen, ikuspuntutik kontatzen da. Gidoiak benetako gertaerak ditu oinarri; abokatu eta auzitegi, salaketa, salatzaile, salatu eta biktimen kontakizun gisa ere eman liteke, baina horren ordez familia baten kontakizuna izango da hau.

03_1SANTA-Y-ANDRES

SANTA Y ANDRÉS, Carlos Lechuga (Kuba)

  1. Andres idazle homosexual bat da, iraultzaren aurkako ideiak babesten dituena. Kubaren Ekialdeko mendietan bizi da, etxola isolatu batean konfinaturik, gobernuaren aginduz. Bilera politiko bat egin behar dela eta, Santa bidaltzen dute hara, bertoko emakume bat, hiru egunez Andres zaintzapean eduki dezan. Itxuraz mundu oso batek bereizten baditu ere, uste baino askoz gehiagok batzen dituela konturatzen dira biak.

04_1UIO

UIO: SÁCAME A PASEAR, Micaela Rueda (Ekuador)

Sara bigarren hezkuntzako azken ikasturtea egiten ari da. Ez du lagun askorik, eta ama menderatzaile baten eta aita axolagabe baten artean harrapaturik bizi da. Andrea ezagutu eta dena aldatuko da, ordea. Ikaskide berria du Andrea, eta harreman intimo eta ezkutu bat hasiko du harekin.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s