Rara, Pepa San Martín zuzendariarena, laugarren Sebastiane Latino sariaren irabazle

Filma Zinemaldiaren 64. edizioko Horizontes Latinos sailean

aurkeztuko da

RARA still Sara looks through the window

Hurrengo Donostia Zinemaldian, Txileko Rara filmak, Pepa San Martínek zuzenduak,Sebastiane Latino saria jasoko du. Sariak aurreko urtean estreinatutako Latinoamerikako film luzeen artean lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen aldarrien eta balioen defentsa ondoen jasotzen duena aintzatestea du helburu. Sari honek primeran islatzen du, gainera, aurten 17 urte beteko dituen Sebastiane sariak eta Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako ekoizpenei ematen dieten babesa.

RARA Still Making Meringue

Epaimahaiak –GEHITU Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteko kideek osatuak– adierazi duenez, filmak Karen Atala epaile lesbianaren istorioa kontatzen du, bere alaba nerabearen ikuspuntutik. Txileko justiziak alaben zaintza kendu zion Atalari, bere sexu-orientazioa zela eta. Atalak Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrera eraman zuen bere borroka, eta hark azkenean Txile kondenatu zuen. Filma Horizontes Latinos sailean emango dute.

rara

Epaimahaiak, bestalde, nabarmendu du filmak oso ondo islatzen duela «LGTB pertsona guztion barne etsaia, hots, barneratutako homofobia, urteetako errepresioaren ondorioz gure barnean modu basatian errotu eta gizartearen aurrean afektibotasun osasuntsu bat erakustea galarazten diguna». San Martínen filmean, protagonistak, «egiaz existitzen ez den bazterketa baten beldurrez, hainbat gertakari abiarazten ditu eta, haien ondorioz, egoera desatsegin bat sorrarazten du bere inguru osoarentzat». Rara emakumeek nagusiki zuzendu, idatzi eta antzeztutako obra bat dela nabarmendu dute, halaber: Sebastiane Latino sariaren laugarren edizio honetan «film askotan emakumeek izan duten presentzia handiaren adibide argia da».

Pepa_San Martin
Pepa San Martín zuzendaria, 4. Sebastiane Latino irabaslea
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s