Txileko film bat, Una mujer fantástica, V. Sebastiane Latino sariaren irabazle

Txileko film bat, Una mujer fantástica, V. Sebastiane Latino sariaren irabazle

Sebastiane sariaren epaimahaiak erabaki du Sebastián Lelio zuzendariaren Una mujer fantástica  Txile, Alemania eta Espainako filmari ematea V. Sebastiane Latino saria, LGTB eskubideak hobekien islatzen eta defendatzen dituen Latinoamerikako ekoizpenari errekonozimendua egiten diona.

Gehitu elkarteko kidez osatutako epaimahaiak arrazoi hauengatik eman dio saria:

  • Sentikortasun handiz eraiki duelako Marinaren pertsonaia, eta agerira ekarri dituelako maiteari agur esan ahal izateko aurreiritziekin borrokan ibili behar duen emakumezko pertsonaia baten ertz guztiak.
  • Estereotipo guztietatik –adibidez, prostituziotik eta espektakulutik– urrunduta azaltzen duelako trans mundua, emakume borrokalari, maitatzaile, ongi hezi eta…zoragarri baten eguneroko bizitza erakusteko.ganadora latino MUJER FANTASTICA

 

Era berean, Sebastián Lelioren filmaren “egikera bikaina” nabarmendu nahi izan du epaimahaiak. “Egin duen trans-genero filmak ongi daki nola iragan dramatik komediara, hortik musikalera, eta alderantziz. Horrekin guztiarekin, identitaterako eskubideari eta emakumezkoen ahalduntzeari buruzko oda poetiko bihurtu du istorio dramatiko hau” azpimarratu dute.

9709c64e-sebastianlelio
Sebastián Lelio, director de Una mujer fantástica

Epaimahaiak, horrez gain, eskertu egin du “filmak garrantzia ematea genero-lege integralak edukitzeko premiari, trans pertsonen izen-aldaketa ez dadin maila ofizialean soilik gauzatu; kontrara, gai izan behar dute beren identitatea eremu publiko guztietan aldatzeko, adibidez, liburutegietan eta kirol-klubetan”.

Haren ustez, “idatzizko hitzaren garrantzia, ofizialtasunaren garrantzia azpimarratzen du Una mujer fantástica filmak. Gure izatea aitortzen duen paperik gabe, pertsonak ikusezin bihurtzen dira, eta ustelkeriaren esku geratzen, kasuan kasuko funtzionarioak zer edo nor garen erabaki dezan”.

UMF_alta_0K9A6441_RUIDO

Horrez gain, nabarmendu egin dute Sebastián Lelio zuzendariaren zeregina, “emakume bereziak protagonista dituzten istorioen kontalari bikaina”, eta Daniela Vegaren lana.

UMF_alta_J18_0K9A3504

Una mujer fantástica filmak 65. Donostia Zinemaldian jasoko du saria, eta bertan egingo da Iberoamerikako LGBT Zinema Jaialdien Topaketa ere, Sebastiane sariak hirugarren urtez jarraian antolatua.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s