18. SEBASTIANE SARIRAKO HAUTAGAIAK

Datorren irailak 29an Gehitu elkartearen eskutik 2017 urteko SEBASTIANE SARIA banatuko zaio Donostia Zinemaldiaren filmen artean LGTBI kolektiboaren errealitatea, askatasuna eta aurrerapen sozialak hoberen islatzen dituen film ekoizpenari. Aurten bere 18. edizioa ospatzen duen sari honetan Zinemaldiaren aurtengo edizioaren Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Culinay Zinema eta Made in Spain sailetan aukeratutako 7 produkzio hautagaien artean banatua izango da. Bestalde, 5 produkziok lehiaketaz kanpo parte hartuko dute. Halaber, LGTBI gaia jorratzen duen urteko iberoamerikar film onenari ematen diogun 2017ko Sebastiane Latino Sariko film irabazleak, Una mujer fantástica (Txile – Alemania – Espaina – AEB ), Sebastián Leliok zuzendua, Horizontes Latinos sailean programazioa inauguratuko du.

Gure poza azaldu nahi dugu aurten Iberoamerikako LGTBI Zine Festibalen 3. Topaketan Amerikako etorritako delagatuen presentzia ugari izango dugu. Topaketa hau, Donostia Zinemaldia eta Acción Cultural Españolarekin elkarlanean aurrera eramana da eta irailaren 25etik 27ra ospatuko dugu; bi kontinenteen artean zubiak eraiki asmoz eta arlo honetako festibalen errealitateari buruzko hausnarketa bultzatzeko helburuarekin..

 

SAIL OFIZIALA

 

SOLDAŢII. POVESTE DIN FERENTARI /  SOLDIERS. STORY FROM FERENTARI

Ivana Mladenovic (Errumania-Serbia-Belgika)

Adi (40), neska-lagunak utzi berri duen antropologo gazte bat da; Ferentarira joango da (Bukaresteko auzo pobreena), maneleari (erromani komunitatearen pop musika) buruzko azterlan bat idaztera. Gaiari buruz ikertzen ari den bitartean, Alberto preso-ohi erromania ezagutuko du, eta hark lagundu egingo diola hitz emango dio. Gutxi barru maitasun-harreman batean hasiko dira biak. Adik pobreziatik ateratzeko animoak emango dizkio, nekez gertatzeko moduko planak proposatuz, eta Albertok ondo landutako amodio-hitzen bitartez erantzungo dio. Dirua amaitzen denean, apartamentu batean harrapatuta geratuko dira, irabazlerik gabeko beharrizan- eta botere-joko batean elkar maitatzen eta erabiltzen duten bitartean.

RARA Sara looks through the window

ZUZENDARI BERRIAK

 

CARGO

 Gilles Coulier (Belgika – Herbereak – Frantzia)


Ipar Itsasoaren ur hotzetan, Leon Broucke bere arrantzontzitik eroriko da bere seme zaharrena, Jean, aurrean duela. Agurea koma sakonean murgilduko da, eta semearen gain utziko du zor itzel baten eta familiako negozioaren erantzukizuna. Aitaren faltak gatazkak piztuko ditu Jeanen eta bere bi anaien artean. Francis bi aukeren artean erdibituta dago: edo bere familia, edo maitale ezkutuarekin ihes egitea. William etxera itzuliko da, delituzko bizimodutik ihesi, bere bekatuak garbitu nahian. Jeanek, bere zortzi urteko semearentzat etorkizuna eraikitzeko desesperaturik, anaiari bere iragan kriminala aurpegiratuko dio. Cargo desesperazioari buruzko istorio bat da: etsipenak familia bat suntsitzear nola utz dezakeen kontatzen du.

RARA Sara looks through the window

HORIZONTES LATINOS

UNA MUJER FANTÁSTICA

Sebastián Lelio  (Txile-Alemania-Espainia-AEB)


Marina zerbitzari gazte bat da, eta abeslaria izan nahi du; Orlando, berriz, inprimategi baten jabea da. Biak etorkizuna elkarrekin bizitzeko planak egiten ari dira. Orlando bat-batean hiltzen denean, Marinak aurre egin beharko dio haren familiari eta gizarteari, benetan zer den erakusteko: emakume konplexua, indartsua, zintzoa… zoragarria. Teddy saria eta gidoi onenaren saria 2017ko Berlinalen. Aurtengo Sebastiane Latino Saria.

RARA Sara looks through the window

PERLAK

 

120 BATTEMENTS PAR MINUTE (120 BPM) / 120 BEATS PER MINUTE 

Robin Canpillo  (Frantzia)


Paris, 90eko hamarkadaren hasieran. Aktibista gaztez osatutako talde batek hiesari buruzko kontzientzia harrarazi nahi du. Kide berri bat, Nathan, harrituta geratuko da Sean taldekidearen erradikaltasunarekin eta energiarekin; izan ere, gogo guztia ematen dio borrokari. Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia.

RARA Sara looks through the window

CALL ME BY YOUR NAME

Luca Guadagnino  (Italia – Frantzia)


Italia iparraldea, 1983ko uda. Elio Perlmanek, 17 urteko mutil estatubatuar/frantses/italiar batek, bere familiaren XVII. mendeko etxean ematen ditu egunak, egonean, musika transkribatzen eta bere lagun Marziarekin maite-jolasetan. Egun batean Oliver iritsiko da, 24 urteko estatubatuar bat, aste batzuetan zehar Elioren aitari bere jarduera akademikoan laguntzeko, Heraklitori buruz egiten ari den doktoretza lantzen duen bitartean. Uda paregabe horretan, astiro garatzen den desiraren edertasuna ezagutuko dute Eliok eta Oliverrek.

RARA Sara looks through the window

CULINARY ZINEMA

THE CAKEMAKER

Ofir Raul Graizer (Alemania – Israel)

Thomas alemaniar pastelgile gazteak maitasun-harreman bat du Oren israeldarrarekin, Berlinera negozio-bidaia ugari egiten dituen gizon ezkondu batekin. Oren Israelen hilko da, auto-istripu batean; orduan, Jerusalemera bidaiatuko du Thomasek, haren heriotzari erantzuna bilatzeko. Identitate sekretua erabiliz, Thomas bere maitalearen alargun berriaren bizitzan infiltratuko da. Anat du izena, eta hark gobernatzen duen sukalde-laguntzaile izatera iritsiko da Thomas.

RARA Sara looks through the window

 

MADE IN SPAIN

PIELES

Eduardo Casanova (Espainia)

Forma fisikoak gizartearen aurrean baldintzatzen gaitu, berdin du guk aukeratua den ala ez. Pieles fisikoki desberdinak direlako ezkutatu, gorde edo elkartu behar izan duten pertsona batzuen istorioa da. Samantha, digestio-aparatua alderantziz duen emakumea, Laura, begirik gabeko neska, edo Ana, aurpegia gaizki osatua duen emakumea. Pertsona bakartiak dira, eta borrokan aritu behar dute, forma fisiko bakarra ulertzen eta ezberdina dena baztertu eta gaizki tratatzen duen gizartean bere lekua aurkitzeko.

 

 

LEHIAKETA KANPO

LABURMETRAIAK

FOR THE GOOD TIMES

Andrés Daniel Sainz  (ZINEMIRA-Zinemira Kimua) 

Familiako patriarkaren urtebetetzean, semeetako batek armairutik atera eta senideen tolerantzia proban jartzeko erabakia hartuko du. Baina gordeta dituen ustekabeak ez dira hor amaitzen.

RARA Sara looks through the window

EL SUEÑO DE ANA

José Luis Torres Leiva (Chile / ZABALTEGI – Tabakalera)

Anak bikotekidearekin izandako ametsa kontatuko digu; izan ere, duela gutxi hil da bikotekidea. El sueño de Ana José Luis Torres Leiva prestatzen ari den hurrengo film luzearen epilogoa da; Vendrá la muerte y tendrá tus ojos izenburupean, heriotzari, amodioari eta aro berri baten hasierari buruz hitz egingo digu.

RARA Sara looks through the window

FLORES

Jorge Jácome (Portugal /ZABALTEGI – Tabakalera)

Krisi naturaleko egoera batean, Azoreetako biztanle guztiak ebakuaraziko dituzte, hortentsia-izurrite kontrolik gabea dagoelako, irletan lore arrunta bada ere. Bi soldadu gaztek gidatuko gaituzte, paisaiaren edertasunaren lilurapean, joatera behartutako horien istorio tristeetan zehar eta tinko aurre egin eta irletan bizitzen geratzeko berezko nahian barrena. Filmaren ibilbidea gogoeta nostalgiko eta politiko bihurtuko da, kidetzari, lurralde-nortasunari eta jatorri ditugun lekuetan hartzen ditugun rolei buruz hausnartzeko.

RARA Sara looks through the window

 

LUZEMETRAIAK – TVE GALA

LA LLAMADA

Javier Calvo, Javier Ambrossi (Espainia)

Segovia. ‘La Brújula’ kristau-kanpamentua. Bernarda moja iritsi berriak kanpamentua salbatu nahi du, Viviremos firmes en la fe bere abestiaren bitartez. Sor Milagrosek, zalantzak dituen gazte batek, Presuntos Implicados taldea zenbat gustatzen zitzaion gogoratzen du. Eta Maríak eta Susanak, zigortutako bi nerabek, Suma Latina izeneko talde bat dute. Baina gau batean Jainkoa Maríaren aurrean agertuko da, eta ordutik dena aldatuko da. Izan ere, Jainkoari ikaragarri gustatzen zaio Whitney Houston.

RARA Sara looks through the window

GENERO IKASKETAK – LABURMETRAIAK

EURITAN

Irati Gorostidi, Arantza Santesteban (ZINEMIRA-Zinemira Kimuak)

Itxaro Bordak 1985ean idatzitako Klara eta biok narrazioa berrikustea proposatzen du Euritan filmak. Egilea bere iraganeko hitzen aurrean jarrita, euskal nortasunaren inguruko harreman periferikoaren gaineko begirada eguneratzen da. Klara eta biok ipuinak euskal LGTBI mugimenduko historian dago.

RARA Sara looks through the window

 

 

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s