“120 TAUPADA MINUTUKO” 18. SEBASTIANE SARIA

Robin Campillok zuzendutatutako “120 battements par minute· pelikulak 2017ko  Sebastiane Saria lortu du. Filme honen, Nahuel Perez Biscayart, Arnaud Valois, Adèle Haenel eta Antoine Reinartz aktoreak besteak beste parte hartzen dute.

RARA Sara looks through the window

GEHITUko Sebastiane Sariaren Epaimahaiak, erabaki du XVIII. SEBASTIANE saria, Robin Campillo zuzendariaren “120 TAUPADA MINUTUKO /120 BATTEMENTS PAR MINUTE (2017) filmari ematea honako arrazoi hauek dira-eta:

Gayen eta hiesaren oroitzapena gizarte osoarentzat berreskuratzeaz gain balore gisa berreskuratzen dituelako konpromisoa, bidegabekeriaren aurkako borroka, ausardia, norberak bere burua gainditzea eta alaitasuna. Eta, aldi berean, intimitateari eta maitasunari buruz hitz egiten duelako, etiketak apurtzen dituen indar horri buruz, alegia.

Ikusgaitasun historikoa ematen diolako laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetako gazteek egin zuten borrokari, hau da, gaixotasuna gainditzearen aldeko, elkar hartzearen aldeko eta gazte haiek babestu eta zaindu behar zituzten botereen eta gizartearen aurka kontzientziatzearen aldeko borrokari. Konpromiso horretan bizitzak salbatu baitzituzten.

RARA Sara looks through the window

Robin Campillok eta bere taldeak frogatu dutelako maila tekniko, narratibo, plastiko eta ideologiko handiko zinema eginez publiko guztiengana irits daitekeela.

    • Erreibindikazioa bistaratzen dute boterearen eta indiferentziaren aurka estigmatizatutako gay eta gaixoen marjinalitatetik. Baina Campillok ez du ahantzi nahi emakumeen rol funtsezko eta grinatsua, ezta drogazaleena, prostituituena, hemofilikoena eta beren seme-alaben aldeko borrokan hain zeregin garrantzitsua duten amena ere.

    • Filmak erritmo bizia hartzen du, eztabaida politiko eta sozial sakon eta biziak aldarrikapen-ekintza deigarri eta ederrekin tartekatuz, betiere kultura homosexualean hain berebizikoak diren jaia, dantza eta sexua ahantzi gabe.

    • Robin Campillok eta Philippe Mangeot-ek ez diotelako uko egin beren gidoian amodiozko istorio eder bat sorrerako unetik bertatik kontatzeari. Eta gay-bikote baten intimitatea eta maitasuna, inposatutako konbentzionalismorik gabe eta zineman gutxitan ikusten den errealismoz, erakustera ausartu direlako.

Horren guztiaren bidez erakusten da maitasuna sortzen dela film zoragarri honetan flotatzen duten hauts-molekula guztien bidez, eta belaunaldi berriei deiadar egiten zaie GIBaren eta hiesaren aurrean guardia jaits ez dezaten, berriro ere egiten ari diren bezala, gizartearen eta botearen indiferentziaren aurrean.

18. Sebastiane Sariaren epaimahaiak erabaki du aipamen berezia egitea Ivana Mladenovic zuzendariaren Soldatii. Poveste din Ferentari (Soldiers. Story from Ferentari) filmari, ikusezintasun bikoitza pairatzen duen eta bere kontraesanekin denok bakarrik uzten dugun gutxiengoa, alegia, ijitoa eta homosexuala, ikusgai egiteagatik.

Argazkiak: Céline Nieszawer

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s