2018

VI. Sebastiane Latino – 2018 urtea

Bost film lehiatuko dira VI. Sebastiane Latino saria eskuratzeko

Gehituk ematen du saria, sexu- eta genero-aniztasuna ondoen adierazten dituen filmari aitortza egiteko

Sebastiane Latino sariaren epaimahaiak –Euskadiko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen GEHITU elkarteko kidez osatua– Marilyn, Mi mejor amigo, Las Herederas, La hijas del fuego eta Retablo filmak aukeratu ditu saria jasotzeko hautagai gisa.

Aurreko urtean estreinatutako Latinoamerikako filmen artean lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen aldarrien eta balioen defentsa ondoen jasotzen duen filmari ematen zaio saria.

Haietako askok LGTBI pertsonek landa-eremuan duten bizitza erakusten dute eta bat edo beste sexualki esplizitua da; hala, agerian uzten dute zer-nolako gaitasuna duen Latinoamerikako LGTBI zinemagintzak zinema zeharkatu behar ditugun mugetara eramateko.

Iaz, 2017an, Txileko Una mujer fantástica ekoizpenak irabazi zuen Sebastiane Latino saria. Sebastián Leliok zuzendua eta Daniela Vegak protagonizatua, «gertakari historikoa» izan zen zinema latinoarentzat eta nazioarteko trans komunitatearentzat, hain zuzen, LGTBI harrotasunaren ospakizunen xedea transexualitatea errespetatu eta aitortzea zen urte batean.

Zinemaldiaren esparruan Latinoamerikako LGTB+ zinemagintza babesten jarraituko du GEHITU sariaren seigarren edizio honek. Zinemaldiaren hurrengo edizioan, film irabazleari saria banatzeaz gain (abuztuan jakinaraziko da zein den irabazlea), Iberoamerikako LGBT Zinema Jaialdien 4. Topaketa antolatuko dute Sebastiane sariek.

 

base fotos finalistas MARILYN copia
MARILYN
Martín Rodríguez Redondo (Argentina, Txile)

Marcosek, hamazazpi urteko laborantzako behargin batek, etsai-giro batean topatuko du bere sexualtasuna. Herriko nerabe batzuek Marilyn goitizena jarriko diote, eta desioaren eta bereizkeriaren jomuga bihurtuko da. Marcos egunetik egunera itoago sentituko da.

base fotos finalistasmi mejor amigo copia

MI MEJOR AMIGO
Martín Deus (Argentna)

Lorenzo nerabe lasaia gurasoekin eta anaia txikiarekin bizi da, Argentinako Patagoniako hiri batean. Egun batean, familiaren lagun baten semea, Coaíto, hegoaldera bizitzera joango da eta Lorenzoren etxean finkatuko da. Familiak une zailak bizi ditu eta ezin du gehiegi arduratu hartaz. Coaíto oso lotsatia da eta ia-ia ez du hitz egiten.

base fotos finalistas las herederas

LAS HEREDERAS
Marcelo Martinessi (Paraguai, Uruguai, Alemania – Brasil – Norvegia – Frantzia)

Paraguaiko noble-jatorriko bi emakumeren istorioa kontatzen du filmak. Eroso bizitzeko adina ondare jaso zuten oinordetzan, baina 60 urte dituztenean dirua ez zaie iristen eta bien egoera aldatu egingo da.

base fotos finalistas copia
LAS HIJAS DEL FUEGO
Albertina Carri (Argentina)

Hiru emakumek elkar gurutzatuko dute, ausaz, munduaren bazterrean, eta poliamodiozko bidaia bati ekingo diote. Haren ondorioz eraldatu, eta erabat bestelakotuta itzuliko dira sorlekura. Ezarritako ordenaren, atzerakorik ez duen pasioaren eta amodio bakarraren utopiaren mendean sufritzen duten subjektu horiek, bidea desibili, eta harremanetan jartzeko modu berriak bilatuko dituzte, kanon guztietatik kanpo, amodioaren ezinbesteko posesioaren eta saminetik urrun. Horrela osatuko da Las hijas del fuego: beste emakume batzuei beren erotika, atxikitasunik ezaren sentsualtasuna ezagutzen ez duen mundu honetan egoteko modu egokia, bilatzen laguntzeaz arduratzen den taldea.

base fotos finalistas RETABLO

RETABLO
Álvaro Delgado Aparicio (Peru, Alemania, Norvegia)

Segundo Paucar-ek, 14 urteko mutil batek, historiaren maisu bikain bihurtu nahi du, aita bezala, familiaren legatuari jarraipena emateko. Andeetako komunitate-ospakizun batera joateko bidean, Segundok bere mundu osoa suntsituko duen egoera batean ikusiko du aita. Giro txaubinista batean harrapatuta, gertatzen zaion guztiari isilean aurre egiten saiatuko da Segundo.

slider 1500_500 dibujo

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s