2019

Hautagaiak 20. Sebastiane Saria

Sail Ofiziala

LA TRINCHERA INFINITA / THE ENDLESS TRENCH

Aitor Arregi

Jon Garaño

Jose Mari Goenaga

Espaina – Frantzia

Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea

VENDRÁ LA MUERTE Y TENDRÁ TUS OJOS / DEATH WILL COME AND SHALL HAVE YOUR EYES

José Luis Torres Leiva

Txile – Argentina – Alemania

Bizitza osoa elkarrekin eman duten bi emakumek haietako baten gaixotasunari aurre egin beharko diote. Gaixo dagoen emakumeak tratamendurik ez egitea erabakiko du, eta basoko etxola batera joango dira biak, heriotza haien bizitzetara iritsi arte. Hala, berriz aurkituko dute errutinaren eta denboraren poderioz ahuldutako maitasun-garra. Apurka-apurka, bien arteko harremana indartuko da; bitartean, etxola kanpoan, heriotza bere abagunearen zain dago.

PATRICK

Gonçalo Waddington

Portugal – Alemania

Mário, 1999ko udaberrian Portugal erdialdean bahitutako 8 urteko mutil bat, 12 urte geroago agertuko da Parisko espetxe batean. Desagerraldiak sekretu lazgarri bat eta pertsonaia misteriotsu horren konplexutasun guztiak ezkutatzen ditu.

New Directors

LE MILIEU DE L’HORIZON / BEYOND THE HORIZON

Delphine Lehericey

Suitza – Belgika

1976ko uda. Bero-bolada bat azkar-azkar lehortzen ari da Suitzako landa-ingurua. Giro itogarri horretan, nekazari baten 13 urteko semeak, Gusek, familia eta bere inozentzia ihes egiten ikusiko ditu: mundu baten amaiera bizitzen ari da. Zuzendariaren bigarren film luzea

Horizontes Latinos

DE NUEVO OTRA VEZ / AGAIN ONCE AGAIN

Romina Paula

Argentina

Romina familiaren etxera itzuliko da ama izan ondoren. Bere semearen, Ramónen, aitarengandik urrun, bere amaren, Mónicaren, etxean babestuko da. Han amaren denboran murgilduko da, baita alaba-denboran ere, eta zernahi duen argitzen saiatuko da. Buenos Airesen bisitan, aleman-eskolak emango ditu Rominak, eta ezkongabeko bizitza egiten saiatuko da, gauez ateratzen. Semea maitatzen hasi aurretik nolakoa zen jakin nahi du. Nor den ulertu behar du, bere jatorrira itzuliz eta familiako historiaren zati bat berreginez. Romina Paula idazle, dramagile eta aktoreak zuzendutako lehen lana. Rotterdamgo zinema-jaialdiko Bright Future sailean aurkeztua.

EL PRÍNCIPE / THE PRINCE

Sebastian Muñoz

Txile – Argentina –  Belgika

Cine en Construcción 34

San Bernardo, Txile, 1970. Gau batean, mozkortuta, bere lagunik onena sastakatuko du Jaimek, 20 urteko gazte bakarti eta nartzisista batek, haserrealdi batean itxuraz. Espetxean El Potro ezagutuko du, gizon nagusi eta errespetatua, eta harengana joko du babes, maitasun eta aitorpen bila. Jaime El Príncipe bihurtuko da, eta maitasuna eta leialtasuna aurkituko ditu espetxeko botere-borroka bortitza bizi bitartean. Veneziako zinema-jaialdiko Kritikaren Astean hautatua.

MONOS

Alejandro Landes

Kolombia – Agentina -Herbehereak – Alemania – Suedia Uruguai

Mendi erraldoi baten gailurrean, lehen ikusian udaleku dirudien toki batean, sarjentu paramilitar baten begirada ernearen pean bizi dira “Los Monos” izeneko zortzi haur gerrillari. Argi dute zein den beren misio bakarra: bahitu duten emakumezko doktore amerikarra zaintzea. Misio hori arriskuan jartzen denean, haien arteko konfiantza ere kolokan jarriko da. Epaimahaiaren Sari Berezia Sundancen.

TEMBLORES / TREMORS

Jayro Bustamante

Guatemala – Frantzia – Luxemburgo

Pablo ezkonduta dagoen 40 urteko gizon bat da, bi haur zoragarriren aita. Gizon eredugarria eta kristau ebanjeliko elizkoia da. Baina bere bizitza tradizional perfektuan arrailak agertuko dira gizon batekin maitemindu eta bere sentimenduak eta gatazkak lehian hasten direnean. Bere bizitza intolerantziazko infernu zapaltzailea bihurtuko da; izan ere, hura sendatzeko ahalegin guztiak egitea erabakiko dute familiak eta elizak, eta terapia bidez gogoa erreprimitzera behartuko dute. Berlinaleko Panorama sailean aurkeztua.

Perlak

PORTRAIT DE LA JEUNE FILLE EN FEU   /  PORTRAIT OF A LADY ON FIRE

Céline Sciamma

Frantzia

Frantziako Bretainia, 1770. Mariannek Héloiseren ezkontza-erretratua margotu beharko du neskak komentua utzi eta gutxira. Héloisek ez du onartuko halabeharrez ezkondu behar duenik, eta erretraturako paratzeari uko egingo dio. Beraz, Mariannek ezkutuan lan egin beharko du. Horretarako, konpainiako damatzat aurkeztuko da, hala, egunez begiratu eta gauez margotzeko. Bien artean oso harreman berezia garatuko da.

Zinermira

GLITTERING MISFITS

Iban del Campo

Espaina

Dirty Martinik eta Tigger!ek, New Yorkeko undergroundaren izarrek, beren probokaziozko eta erreibindikaziozko adierazpide artistikoen sekretuetako batzuk azalduko dizkigute New Yorkeko off-off Broadway eszenako night-club eta kabaretetan. Aldi berean, beren eguneroko intimitatetik, ulertaraziko digute zer borrokari, zer gakori eta zer arrazoiri esker diren orainidk neo-burlesque fenomenoaren figurak eta erreferenteak, joera horrek 90eko hamarkadan New Yorken eztanda egin zuenetik 20 urte igaro direnean.

Made in Spain

DOLOR Y GLORIA  PAIN AND GLORY

Pedro Almodovar

Espaina

Dolor y gloria-k Salvador Mallo zinema-zuzendariaren bizitzako une batzuen berri emango digu, gainbeheran dagoenean. Batzuk fisikoak dira, beste batzuk oroituak: 60ko hamarkadako haurtzaroa, hobera egin nahian gurasoekin Valentziako Paterna herrira emigratu zuenekoa; lehenengo desira; helduaroko lehen amodioa, 80ko hamarkadako Madrilen jada; amodio hori bizirik eta berotan zegoela hautsi zeneko samina; idaztea, ahaztezina ahazteko terapia bakarra; zinemaren aurkikuntza goiztiarra; eta hutsunea, filmatzen jarraitu ezinaren hutsune eskerga. Sormenari, hura norberaren bizitzatik bereizteko zailtasunari, eta zentzua eta itxaropena ematen dioten grinei buruz hitz egiten du Dolor y gloria-k. Iragana berreskuratzean, haren berri emateko premia aurkituko du Salvadorrek, eta premia horretan salbazioa ere aurkituko du. 

ME LLAMO VIOLETA MY NAME IS VIOLETA

David Fernández de Castro

Marc Parramon

Espaina

Komunean puntuarekiko bi familia oso desberdin: bietan, transgenero gazteagoa. Bioletak, 11 urtetan bete berria duenak, txikitan izena izatea eta halako bezala janztea nahi zuela erabaki zuen aspaldi. Bere gurasoek, txundituta, bere identitate berria onartzen tardatu zuten denbora bat, eta gaur Violeta-k bizitza zoriontsua eramaten du. Alan-enistorioa guztiz kontrakoa da: jazarpen-biktima izan zen institutuan eta bere familiaren euskarria ez zen nahikoa izan bere jaiotze-hiria hunkitu zuen amaiera saihesteko. rity73 \