2019

‘Todo sobre Pedro… Almodóvar cumple 70 años’ Erakusketa

Sebastiane sariek Pedro Almodóvarren urtebetetzearekin lotu nahi izan dute sarien 20. urteurrena; izan ere, irailaren 25ean 70 urte beteko ditu zinemagileak. Hori horrela, GEHITU elkarteak Kubatik ekarriko du ‘Todo sobre Pedro… Almodóvar cumple 70 años’ erakusketa.

Ekimenaren abiaburua AECID-Espainiako Enbaxadaren Kultura Kontseilaritzarekin, El Deseo ekoiztetxearekin eta Kubako zinematekarekin lankidetzan egindako lehiaketa bat izan zen, CartelON proiektuaren barruan. Hartan 40 diseinatzaileren proposamenak jaso ziren eta hauxe izan da emaitza: 20 lan finalistak eta Almodóvarren filmografiako jatorrizko kartelak barnean hartzen dituen erakusketa bat.

Exposición ‘Todo sobre Pedro… Almodóvar cumple 70 años
La Habana, 2019 abuztua

GEHITUren eta Donostia Kulturaren arteko lankidetzari esker ikusiko dugu estreinakoz Europan, azken horrek Udal Liburutegiaren jardueren aretoa lagako baitu, San Jeronimo kalean. GEHITUk Mugen Gainetik eta Elankidetza (Gapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia) laguntza eskertu nahi du,

La Habana, 2019 abuztua

Irailaren 21etik 29ra egongo da ikusgai eta bertan parte hartuko du jatorrizko ideiaren sortzaileak ere, Yumey Beso Payok.

Exposición ‘Todo sobre Pedro… Almodóvar cumple 70 años’.
Abuztuaren 2019an, sari-banaketa eta inaugurazioa La Habanan