
Alejandro Landes-ek zuzendutako Monos filmak 20. Sebastiane Saria irabazi du. Alexis Dos Santos-ek eta Alejandro Landes-ek gidoia idatzi dute. 105 minutu iraupena duen filmak nerabeen eta gazteen elenko bat dauka. Besteak beste, Julianne Nicholson, Moises Arias, Jorge Román, Sofia Buenaventura, Laura Castrillón eta Sneider Castro.
Kolombia-Argentina-Uruguay-Holanda-Alemania-Suedia herrien arteko koprodukzioak Berlinalean eta Sundance jaialdian (epai-mahaiko sari berezia) egon da.

XX. edizioko Sebastiane Sariaren epaimahaiaren ustez, honako hau da:
Dikotomia binarioa lausotzen den mundu batean; MONOS filmak gauza guztien bi aldeetan eta inon ere ezartezen ez den istorioa eskaintzen digu. On eta txarren filmak, gay eta heteroak, gizonaren eta emakumearen arteko bereizketa, biktima eta gaizkilea… benetako eztabaidetatik kanporatzen gaituzten binomioak dira. Indarkeriari, sexualitateari edo gizarte desberdintasunei buruzko eztabaidak.
Zinema mailan Alejandro Landes-ek ez ditu goi-lautadak, oihanak eta ibaiak eszenatoki gisa erabiltzen, talde bateko egoera emozionalak azaltzeko baizik. Talde horretan, agintari moral bakarra Rambo deitzen da eta pertsonaia hau queer-a da.
