BOST FILM LEHIATUKO DIRA IX. SEBASTIANE LATINO SARIA ESKURATZEKO

GEHITUk ematen du saria, sexu- eta genero-aniztasuna ondoen adierazten dituen filmari aitortza egiteko

GEHITU Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteko kideez osatutako epaimahaiak bost film latinoamerikar izendatu ditu finalista, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan emango den IX. Sebastiane Latino saria irabazteko. Hauek dira sarirako hautatutako filmak:A primeira morte de Joana, El baile de los 41, Madalena, Medusa eta Nudo mixteco.

Lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen aldarrien eta balioen defentsa ondoen jasotzen duen Latinoamerikako film luzeari emango zaio saria. 2021ean bost zinemagilek kontinente osoan egiten den defentsa hori sinbolizatuko dute bi herrialdetatik datozen bi filmekin: bi Mexikotik eta beste hiru Brasildik.

“Bi herrialde horiek munduko abangoardian daude LGTBI kolektiboko pertsonen aldeko eskubideak lortzeari dagokionez, baina, aldi berean, gizarte zibiletik aurrerapen horiek iraultzeko ideien eta ekintzen laborategi bat ere badira, kolektibo horren aurkako indarkeria gauzatzen baita eta emakumeak segurtasunez bizitzeko otzanak izatera bultzatzen baitira lurralde horietan”, adierazi du GEHITUk. Kolektiboak nabarmendu duenez, aurtengo hautaketan “emakume latinoek, jatorrizko herriek eta LGTBI kolektiboak elkarrekin erreakzionatzen dutelako islak daude, ikuskarazi egiten baitira nola LGTBI pertsonen memoria historikoa hala LGBTI pertsonek jatorrizko komunitateetan bizi duten errealitatea, eta, gainera, feminizidioak salatzen baitira, bereziki, emakume transen feminizidioak”. Hori dela eta, GEHITUk eskerrak eman ditu “herrialde latinoak adibide nabarmengarria direlako gure aurkako indarkeria-boladari aurre egiteko emakumeek emandako erantzun bateratuari eta aniztasunari dagokienez”.

2020an Sebastiane Latino Saria Clarisa Navasen Las Mil y una ekoizpen argentinarrak irabazi zuen, LGTBIQ+ akronimoaren errealitatea oso ondo islatzen baitu film horrek, maitasun lesbikoko istorio baten bidez. Filma Gipuzkoako hainbat herritan emango da Donostiako Zinemaldiaren aurreko egunetan, zuzendaria bertan dela.

Sariaren bederatzigarren edizioa izango da, eta abuztuan jakinaraziko da irabazlea. Deialdiaren bidez, GEHITUk Latinoamerikako LGTB+ zinema babesten jarraitzen du Donostia Zinemaldiaren esparruan. Zinemaldiaren 69. edizioan Sebastiane Latino saria ere emango da, eta haren arduradunek Iberoamerikako LGTBI Zinema Jaialdien VII. Topaketa antolatuko dute.

HAUTAGAIAK

A PRIMEIRA MORTE DE JOANA

CRISTIANE OLIVEIRA | BRASIL | 2021 | 91’


Joanak (13 urte) jakin nahi du zergatik hil zen izeba zaharra 70 urte zituela inorekin ibili gabe. Brasilgo hegoaldean duen komunitatearen balioei aurre egitean, Joana ohartuko da bere familiako emakume guztiek sekretu bat dutela, eta bere barnean ezkutatutako zerbait ere argitzen ari dela.

El baile de los 41

DAVID PABLOS | MÉXICO | 2020 | 99’

XIX. mendearen amaieran, Ignacio de la Torre Porfirio Díaz Mexikoko presidentearen alabarekin ezkondu da. Ignaziok bizitza bikoitza darama: politikaren mundu tradizionalean gora egin du, gay elkarte klandestino bateko kide den bitartean.

MADALENA

MADIANO MARCHETI | BRASIL | 2021 | 85’

Luzianek, Cristianok eta Biancak ez dute ia elkarren antzik, denak soja zelaiez inguratutako Brasilgo mendebaldeko hiri berean bizi direla alde batera utzita. Elkar ezagutzen ez duten arren, hirurak minduta daude Madalenaren desagerpena dela-eta. Hiriko leku ezberdinetan, bakoitzak bere erara erreakzionatuko du bere absentziaren aurrean.


MEDUSA


Anita Rocha da Silveira | Brasil | 2021 | 127 min.

Para resistir la tentación, Mariana y sus Novias hacen todo lo posible por controlar todo y a todos a su alrededor. Sin embargo, llegará el día en que las ganas de gritar serán más fuertes que nunca.

NUDO MIXTECO

Ángeles Cruz | México | 2021 | 91 min.

Chabela, Maria eta Toña Mixteka euskualdeko hiri batean bizi dira, eta han beren sexualitateari aurre egin behar diote.

5

Escrito por

Premios LGTB dados en el Festival de cine de San Sebastián por Gehitu, asociación LGBT del País Vasco

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s