21 LGTBI-JAIALDI LATINOAK BILDUKO DIRA DONOSTIAN

Gehitu elkarteak eta Sebastiane Sarirako epaimahaiak nabarmendu nahi dute 10 herrialdeko 21 zinemaldik parte hartu dutela Iberoamerikako LGTBI Zinemaldien VII. Topaketan. Gainera, 6 herrialdeko beste 7 zinemaldi modu telematikoan konektatuko dira.

Urtero egiten den bilera hori telematikoa izan zen iazkoan, eta erdipresentziala izango da aurten, sareko topaketa eta hausnarketarako esparru bat izateko bokazioari eutsiz.

Hitzordua irailaren 20tik 22ra bitarte izango da Donostiako Zinemaldiarekin eta Mugen Gainetik GKEarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Acción Cultural Española (AC/E) erakundearen babesarekin, PICE Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programaren Bisitariak modalitatearen bitartez.

  • Europako zinemaldietako LGTBI programatzaileen bi topaketa handienetako bat bihurtu da gurea dagoeneko, eta zazpigarren edizio honetan beste urrats bat egin nahi izan dugu. Hemendik aurrera, LGTBI zinemaldi latinoen topaketak irekiak izango dira bertaratutako industria-akreditatuentzat.
  • Zinegoak festibalaren, Donostiako Zinemaldiaren eta Sebastiane-GEHITUren arteko lankidetza baten esparruan, Works in Progress eta LABS aurkeztuko dira Iberoamerikako LGTBIQ+ Zinemaldietan eta Europako Hegoaldeko Zinemaldien sarean..
  • Halaber, GEHITU Sebastiane Sariak Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean jardungo du LGTBIQ+ zinemaren erronkak mahai-inguruaren antolaketan.Clarisa Navasek, Gabriela Sandovalek, Hebe Tabachnikek eta Patra Spanauk parte hartuko dute mahai-inguruan, eta Rolando Salazarrek moderatuko du.

Datorren irailaren 24an, Gehitu elkarteak 2021eko Sebastiane Saria emango dio Donostiako Zinemaldian proiektatutako filmen artean LGTBI kolektiboaren errealitate, askatasun eta aurrerapen sozialak ondoren islatzen dituen zinema-produkzioari. 7. Topaketak Sebastiane sarietan barne daude.

Sariaren 22. edizioa da aurtengoa, eta hamalau hautagairen artean hautatuko da. Sail Ofizialeko bost produkzio, New Directors saileko bat eta Horizontes Latinos saileko beste bat izango dira hautatuen artean. Horiez gain, Zinemaldiko 69. edizioan Perlak sailean parte hartuko duten beste sei film eta Made in Spain sailean parte hartuko duen beste bat ere egongo dira multzo horretan.

Escrito por

Premios LGTB dados en el Festival de cine de San Sebastián por Gehitu, asociación LGBT del País Vasco

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s