HAMALAU FILM XXII. SEBASTIANE SARIA IRABAZTEKO LEHIAN

Datorren irailaren 24an, Gehitu elkarteak 2021eko Sebastiane Saria emango dio Donostiako Zinemaldian proiektatutako filmen artean LGTBI kolektiboaren errealitate, askatasun eta aurrerapen sozialak ondoren islatzen dituen zinema-produkzioari.

Sariaren 22. edizioa da aurtengoa, eta hamalau hautagairen artean hautatuko da. Sail Ofizialeko bost produkzio, New Directors saileko bat eta Horizontes Latinos saileko beste bat izango dira hautatuen artean. Horiez gain, Zinemaldiko 69. edizioan Perlak sailean parte hartuko duten beste sei film eta Made in Spain sailean parte hartuko duen beste bat ere egongo dira multzo horretan.

Gehitu elkarteak eta Sebastiane Sarirako epaimahaiak nabarmendu nahi dute 10 herrialdeko 21 zinemaldik parte hartu dutela Iberoamerikako LGTBI Zinemaldien VII. Topaketan. Gainera, 6 herrialdeko beste 7 zinemaldi modu telematikoan konektatuko dira.

Urtero egiten den bilera hori telematikoa izan zen iazkoan, eta erdipresentziala izango da aurten, sareko topaketa eta hausnarketarako esparru bat izateko bokazioari eutsiz.

Hitzordua irailaren 20tik 22ra bitarte izango da Donostiako Zinemaldiarekin eta Mugen Gainetik GKEarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Acción Cultural Española (AC/E) erakundearen babesarekin, PICE Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programaren Bisitariak modalitatearen bitartez.

  • Europako zinemaldietako LGTBI programatzaileen bi topaketa handienetako bat bihurtu da gurea dagoeneko, eta zazpigarren edizio honetan beste urrats bat egin nahi izan dugu. Hemendik aurrera, LGTBI zinemaldi latinoen topaketak irekiak izango dira bertaratutako industria-akreditatuentzat.
  • Zinegoak festibalaren, Donostiako Zinemaldiaren eta Sebastiane-GEHITUren arteko lankidetza baten esparruan, Works in Progress eta LABS aurkeztuko dira Iberoamerikako LGTBIQ+ Zinemaldietan eta Europako Hegoaldeko Zinemaldien sarean..
  • Halaber, GEHITU Sebastiane Sariak Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean jardungo du LGTBIQ+ zinemaren erronkak mahai-inguruaren antolaketan.Clarisa Navasek, Gabriela Sandovalek, Hebe Tabachnikek eta Patra Spanauk parte hartuko dute mahai-inguruan, eta Rolando Salazarrek moderatuko du.

Beren sentsibilizazio-programa berreskuratuz, MUGEN GAINETIK eta GEHITU erakundeek Clarisa Navas gonbidatu dute, iaz Las Mil y Una filmarekin8. Sebastiane Latinoa irabazi zuen zuzendari argentinarra, Sebastiane Sariko eta Donostiako 69. Zinemaldiko zenbait jardueratan parte hartzera.

LGTIBQ+ zinemaren erronken gaineko mahai-inguruan hitz egingo du.

Mugen Gainetik eta GEHITU erakundeen eskutik, Las Mil y Una filma Gipuzkoan barrena aurkeztuko du, Foru Aldundiaren sentsibilizazio-programa baten barruan.

Irailaren 17an: Amaia Zineman, Irunen.

Irailaren 18an: Manuel Lekuona Kultur Etxean, Lasarten.

Irailaren 19an: Kultur Elkartean, Deban.

2021eko Sebastiane Latinoa Saria irabazten duen filmari saria emango dio, LGTBI Zinemaldi latinoen Topaketen esparruan. Aurten, 9. Sebastiane Latinoak Anita Rocha da Silveira sarituko duMEDUSA lanarengatik. Brasilgo produkzio hori Canneseko Quinzaine de Réalisateurs topaketan estreinatu da, 2021ean.

Alfombra roja de Clarisa Navas en 2020 antes de recibir su 8 Sebastiane Latino

Aurten, Sebastiane Sariek Julen Cano Linazasoro diseinugilearen laguntza izan dute, bere lana utzi digularik. Hona hemen haren hitzak, Gehituren 22. Sebastiane Sariaren irudiaren adierazgarri:

Musu batez agurtu gara.

2020ko martxoaren 20a da.

Alarma-egoera deklaratu da, COVID-19ak eragindako osasun-krisiko egoera kudeatzeko.

Film bat balitz bezala, askatasunik gabe geratu gara, gure etxeetan itxita. Batzuk beste batzuk baino hobeto.

Zenbait kasutan musuak mantendu dira, musu kartsuak, erromantikoak, amak semeari edo alabari emandako musuak, baina musuak azken batean.

Beste kasu batzuetan, musu gutxi.

Eta, gure etxeetako mugatik haratago, bat ere ez. Baimenduei dagokienez behintzat; gainerakoak, ezkutuko musuak dira.

Hilabeteek aurrera egin ahala, ohitura jakin batzuk berreskuratu ditugu murrizketek ahalbidetu diguten neurrian, baina gure pribatutasunetik kanpo musukatu gabe jarraitzen dugu. Musurik ez dago.

Maskarillen atzean, harrapatutako musuak. Helmugarik eta hartzailerik gabeko musuak.

Filmeko musuak.

22. Sebastiane Sariaren irudiak MUSUA omendu nahi du, afektibitatea, maitasuna edo sexualitatea adieraziz ezpainekin beste pertsona batengan egiten den presioa. Keinu unibertsala da, denok musua ematen diogu elkarri, bakoitzak bere erara. MUSUA ez da momentuko gauza, oroimenean irauten duelako. Aldez aurretik pentsatua edo bat-batekoa. Denboran gehiago edo gutxiago irauten duena, horixe da MUSUA.

Eta MUSUAK itzuliko dira.

Urtero bezala, GEHITUren iraileko Magazinea zinemari buruzkoa da. Aldizkariko eta Sebastianeko argitaratze-taldeari esker, Sebastiane latinoaren 9. Saria irabazteko hautagai diren filmak eta 22. Sebastiane Saria irabazteko 14 hautagaiak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Urteurrenen urte honetan, zinemaren eta HIESaren gaia sakonetik errepasatuko da, Europako eta Amerikako Giza Eskubideen Zinemaldien arteko elkarrizketa eskainiko da, eta zinema-generoaren edo zinema-generoen gaineko gogoeta egin duten egileen kolaborazioak izango dira. Serieen atal bat ere inauguratuko dugu, eta dibertsitate funtzionalarekin egingo dugu.

Los premios Sebastiane quieren agrUrtero bezala, GEHITUren iraileko Magazinea zinemari buruzkoa da. Aldizkariko eta Sebastianeko argitaratze-taldeari esker, Sebastiane latinoaren 9. Saria irabazteko hautagai diren filmak eta 22. Sebastiane Saria irabazteko 14 hautagaiak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Urteurrenen urte honetan, zinemaren eta HIESaren gaia sakonetik errepasatuko da, Europako eta Amerikako Giza Eskubideen Zinemaldien arteko elkarrizketa eskainiko da, eta zinema-generoaren edo zinema-generoen gaineko gogoeta egin duten egileen kolaborazioak izango dira. Serieen atal bat ere inauguratuko dugu, eta dibertsitate funtzionalarekin egingo dugu.

Escrito por

Premios LGTB dados en el Festival de cine de San Sebastián por Gehitu, asociación LGBT del País Vasco